2024 urtearen amaieran Gaztea Maketa Lehiaketa irabaztea lortu ostean, 2025ean Danbaka saria irabazi zuten arrakastaren olatuari eutsiz.
2025ean zehar plaza asko ezagutu dituzte, eta BBK live jaialdian jotzeko aukera izan zuten uztailean,
besteak beste.
Irailean,"Esan ez direnak" diskoarekin egindako azken kontzertua
eskeini zuten Antixenako Gaztetxean.
Oraingoan, beste behin, haien disko berria aurkeztera datoz Gaztelekura.