Ane Arruti abeslari zarauztarrak gidatzen duen talde oñatiarra da Keia, 2021ean sortu zen arren aurrez bakarlari gisa zein talde desberdinetan ibilitako kideek osatzen dute taldea. Anerekin batera, Iker Martinez de Zuazo, Iñigo Ibarrondo eta Egoitz Olaldek osatzen baitute Keia.
2022an aurkeztu zuten Erregaia izeneko lehen lanean, pop eta rock ikustuak dituzten abestiak eskaini zizkigun Keiak, beti ere Aneren ahotsaren protagonismoa nabarmena delarik.
Oraingoan, haien azken lana Verdury Hallen aurkeztera etorri dira Delirium Tremens mutrikuarrekin batera.
1990. urtearen bueltan sortu eta gelditu zen taldea, 2022an indartsu bueltatu zen eszenatokietara Hordago lanarekin. Euskal panorama musikalak gogotsu hartu du Delirium Tremens taldearen itzulera.
Rock musika landuari, Andonik abesteko duen aparteko era eta letra esanguratsuak gehitzen badizkiogu, erraz ulertzen da Delirium Tremens taldeak izan zuen eta egun duen arrakasta.