Doke Antzerki Taldeak nazioarteko obra ospetsu batera jo du oraingoan, eta Dario Fo italiarraren Non si paga, non si paga! hautatu dute publikoaren aurrera azaltzeko: Hemen ez du inork ordaintzen.
Antzezlana 1974an estreinatu zuen Dario Fok, eta bi etxekoandrek hilaren amaierara iristeko dituzten arazoak aurkezten ditu. Horietako bat supermerkatu batera sartuko da, eta ahal duen guztia eramango du. Gero, bi andreek, lapurretaz inor kontura ez dadin, plan bat asmatuko dute, gero eta nahasiagoa, senarrak ere konplize bihurtzeraino.
Fitxa