Aviso de Privacidad

Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)

Para más información consulta la Cookie-en politika

Karteldegia

logo infoticketing

ANKER + ANESTESIA

ANKER + ANESTESIA

Deskribapena

Deskribapena

Anker 2019 Legazpiko Brinkola auzoan sortutako metal musika taldea da. Bere abestietan, gitarra indartsuek eta distortsioak, baxu eta bateriarerekin batera, duela hamarkada batzuetako euskal metalaren urrezko urteetara garraiatzen gaituzte.
Duela urte gutxi sortutako taldea izan arren, beste abesti batzuez gain Gizagaitza (2021) eta Lurperatutako Istorioak (2023) diskoak kalertzeko astia izan dute.
Haiekin batera, Anestesia talde zarauztarrak urteak pasa arren sasoiko eta indartsu jarraitzen dutela erakutsiko dute Verdury Hall-en.
1988an Mikel Kazalis, Dani Aizpurua eta Imanol Beloki gazteek euskaraz abestuko zuen thrash eta hardcore taldea sortzea erabaki zuten. Urte hauetan zehar diskografia oso oparoa ekoitzi dute; taldekideen artean aldaketa batzuk egon arren, hasieratik Anestesiak izandako soinu gogor eta zuzeneko indartsuei eusten diete oraindik ere.