Utilizamos cookies propias y de terceros para fines analíticos y para mostrarte publicidad personalizada en basa a un perfil elaborado a partir de tus hábitos de navegación (por ejemplo, páginas visitadas)
Hiru pertsonaia hominido, otsoen mehatxutik babesten dira mamut baten hezurren ondoan. Eta bizirauteko borrokan, elkar ulertzea, lankidetzan aritzea eta elkarrekin sortzea erabakitzen dute, ezberdintasunak alde batera utzita. Mamuta eta bere hezurrak sormenerako tresna bihurtzen dira. Horrela, fikzioaren aurkikuntza da aurkikuntzarik boteretsuena, beste errealitate eta aukera batzuei atea irekitzen dielako. Horrela, asmakizun edo aurkikuntza berri bakoitza gure existentzia lotzen duen korapilo berri bat bezalakoa da.