Zerbitzu hobeago bat eskaini asmoz gure zein bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu eta nabigatzen jarraitzeak hauen erabilera onartzen du. Informazio zabalagoa cookien politika atalean aurki dezakezu. Informazio gehiago Itxi

Pelikulak

menu
logo infoticketing

OROIMENEAN

OROIMENEAN

Deskribapena

Deskribapena

Hunkituko zaituen eta zirrara sortuko dizun produkzioa da OROIMENEAN, HOTS ABESBATZAk bizia eman eta taularatutako ikus-entzunezko proiektua. Hots Abesbatza, ganbera-orkestra, pianoa, poesia, narrazioa eta dantza uztartuz, Alzheimer gaitzaren errealitate gordina bistaratu eta maitasunez beteriko istorioa kontatuko duena, edonor hitzik gabe utziko duena.

Proiektu solidarioa bestetik, AFAGI - Gipuzkoako Alzheimer gaixoen senide eta lagunen elkartearekin elkarlanean landutako egitasmo bat delako, eta kontzertuaren sarreren salmentatik bildutako zati bat ikerketara bideratuko delako.

Bestalde, ikerketara bideratzeko zure ekarpen ekonomikoa egitea nahiko bazenu, 0 lerroa egitasmoa aukeratu eta adierazi zenbatekoa. Modalitate honekin, zuk aukeratutako zenbateko hori, bere osotasunean, ikerketara bideratuko da. Kontutan izan, aukera honekin bakarrik, ez duzula kontzerturako jarlekurik izango eta soilik, ekarpen ekonomikoa egin ahal izateko aukeratu duzula modalitate hau. 0 lerroa eta sarrera erostea aukera bateragarriak dira, eta ondorioz, biak batera eskuratu ahal izango dituzu, kontzertua ikustera gerturatuaz eta gainera, kausa honetan zure ekarpena eginez.