Zerbitzu hobeago bat eskaini asmoz gure zein bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu eta nabigatzen jarraitzeak hauen erabilera onartzen du. Informazio zabalagoa cookien politika atalean aurki dezakezu..  Leer la política de cookies
Pelikulak

menu
logo infoticketing

MARI ERRAUSKIN

MARI ERRAUSKIN

Deskribapena

Deskribapena

Marierrauskin.


GLU GLUren antzerkirako moldaketa

Iraupena: 59′. Adin gomendatua: 3-9 urte

GluGluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi
dugu. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko
dugu oholtzara.

Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan,
jolas etengabean. Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman
nahi diogu. Gelako liderra eta eskolako printzesa sentitzen den ume bat
izango da protagonistetako bat.

Antzerkia ipuinaren barruan edo ipuina antzerkiaren barruan baliatuko dugu umeen arteko elkartasunaz
hitz egiteko. Eskoletan eta umeartean gehiegikeriak gertatzen direnean
mutu ez geratzea zein garrantzitsua den azpimarratu nahi dugu.

Ezinbestekoa da bestearen lekuan jartzea, sufritzen ari denaren lekuan jarri, hura erasoen zulo horretatik ateratzen laguntzeko.

Horretarako,Mari Errauskinen ipuina moldatuko dugu, eta ipuineko protagonistak
bizitako sufrikario eta zigorren lekuan jarriko dugu gaur eguneko ume
harroa.

Baina gero, ordea, ez da bera printzesa bakarra izango.
Zapatak konpartitzerik badagoela eta printzeak ipuinetako kontua direla
ikasiko du.


IPUIN KLASIKOTIK GAUR EGUNERA

Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere
lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako
liderra eta neskato harroputza.

Lysek festako dena gaitzetsiko du:
jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata
berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi
lituzkeelako izan.

Eskolako umeak Lysen gehiegikeriekin asper-asper eginda daude. Baina hartu dute erabakia: oraindik aurrera ez
diote Lysi men egingo eta duet bere iruzkin maltzurrekin barre
gehiagorik egingo.

Norak opari bezala jaso dituen zapatak ipuinera salto egiteko bideetako bat izango dira, zapata horiek magikoak baitira.

Gauza berdina gertatuko da jolasean aritzeko erabiliko duten erratzarekin, Mari Errauskinen erratza bihurtuko baita.

Norak urtebetetze tartaren kandelak itzaltzean eskatutako desioa egia bihurtu da.


Egilea: Galder Perez. Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar.

Elenkoa: Itxaso Quintana, Andrea Covadonga, Sara Barroeta, Jon Casamayor, Ugaitz Alegria // Iñaki Maruri.

Ekoizpena: GLU GLU.