Zerbitzu hobeago bat eskaini asmoz gure zein bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu eta nabigatzen jarraitzeak hauen erabilera onartzen du. Informazio zabalagoa cookien politika atalean aurki dezakezu. Informazio gehiago Itxi

Pelikulak

menu
logo infoticketing

LIONS LAW + YUGULAR + TILIKUM

LIONS LAW + YUGULAR + TILIKUM

Deskribapena

Deskribapena

LION’S LAW
Punk Rock eta Oi! musika egiten du talde paristar honek. Taldekieak Watti (ahotsa), Louis (gitarra), Daick (gitarra), Swann (baxua) eta Thomas (bateria) dira eta 2012tik dabiltza musika grabatu eta alde batetik bestera kontzertuak eskaintzen. Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta beraien izena Europako Oi! eszenan ezagun egin dute. Cock Sparrer edota Cockney Rejects dira beraien eraginetako batzuk. Zuzeneko indartsuak eskaintzen dituzte eta bertatik bertara gozatzeko aukera izango dugu Gaztelekuan.

YUGULAR
2018an Ivik (Non Servium) Hodeiek (Arkada Social) eta Xabik (Kaotiko) sortutako taldea da Yugular. Punk, Hardcore eta Oi! estiloak nabarmentzen dira beraien musika indartsuan, aurten kaleratu duten “Verdugo de Verdugos” beraien lehen lan luzean entzun daitekeen moduan. Diskoan, musika eta hitz zuzenez osaturiko 8 abesti berri eta iaz argitaratu zuten disko laburreko beste 4 abestiak sartu dituzte. Musika munduan denbora asko daramaten eta izen handia duten hiru musikarik ilusio handiz osaturiko proiektua da Yugular.

TILIKUM
Talde desberdinetan ibili ostean Ekhi, Julen eta Karpin oñatiarrek osaturiko Punk Rock hirukotea da Tilikum. Talde desberdinen eraginak dituzte beraien musikan eta hainbat kontzertu eskaini ostean bere bidea egiten dabilen taldea da.