Zerbitzu hobeago bat eskaini asmoz gure zein bitartekoen cookie-ak erabiltzen ditugu eta nabigatzen jarraitzeak hauen erabilera onartzen du. Informazio zabalagoa cookien politika atalean aurki dezakezu..  Leer la política de cookies
Pelikulak

menu
logo infoticketing

Hansel eta Gretel

Hansel eta Gretel

Deskribapena

Deskribapena

Egileak: Hermanos Grimm

Bertsio eta zuzendaritza: Anartz Zuazua


Antzezleak: Kepa Errazti, Libe Aranburu, Asier Oruesagasti




Grimm anaien klasikoaren bertsio dibertigarria


Behin batean norbaitek munduko errezeta liburu guztiak
desagertarazi zituen eta jendeari sukaldatzea ahaztu zitzaion.
Ordutik inork ez du benetako janaria jaten. Hirian ireki diren
Amonioburger-etan saltzen diren hanburgesak bakarrik jaten ditu
jendeak.

Juan Mari sukaldari ezaguna zen,eta bere jatetxea beti leporaino
beteta izaten zuen. Baina bere errezeta liburua desagertu
zenetik,ospea eta bezeroak galdu egin ditu. Eta bankuak jatetxea
isteko mehatxua ere egin dio. Juan Mariren seme alabek,Hansel
eta Gretel, ez dute hau onartuko eta bankuarekin hitz egitera
joateko erabakia hartuko dute. Arazo bat dago ordea,bankura
iristeko basoa zeharkatu behar da. Eta kondairak dioenez,
bertan, karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat dago.
Sagar horietako bat probatzen duena ez da inoiz etxera
bueltatuko…